Fitxa osoa
Maiatzaren erdialdean Eléonore Fourniau musikari frantziarra Oiartzunen izango da. 1987an jaioa, Eléonorek nerabezaroan hiru urte eman zituen Uzbekistanen. Piano klasikoa ikasia, 20 urterekin ezagutu zuen zarrabetea.
Lyongo Goi Eskola Normalean errusiera eta historia ikasi ondoren, Istanbulera joan zen 2010ean, eta han bizitu zen sei urtez. Turkiako kultura-aniztasunak liluratuta, kantuaren eta musikaren bidez, Istanbulgo Estatu Kontserbatorioan, Erdal Erzincanen saz eskolan, hainbat maisurekin eta herrialde osoan zehar egindako bidaia ugarietan bertako hizkuntzak eta herri-musika ikasten aritu zen.
Nazioartean ezaguna da musika kurduaren eta anatoliarraren ahots-interpretazioaren kalitateagatik, eta bakarkako ibilbide aktiboa egin du Europan eta mundu osoan. Saz-a eta zarrabetea ditu lagun, eta interpretazio-estilo berezia garatu du horietan. Hainbat talderen sortzailea izan da (Esman, Telli Turnalar, Samaïa, Sylvain Barou eta Efrén Lopezekin hirukotea), eta beste hainbat artista handirekin ere lan egin du: Mercan Erzincan, Mikail Aslan, Birol Topaloque, Keyvan Chemirani, Kamaan taldea, Christine Zayed, Istan hirukotea, etab.
Pedagogiaren zale amorratua, Anatoliako kantuari eta musikari buruzko tailerrak eta ikastaroak antolatu eta ematen ditu.
Oiartzunen izango den egunetan hainbat kontzertu eta tailer bat emango ditu.
- Maiatzak 17: kontzertua 19:00etan Landetxe kultur aretoan. Sarrera: 8 euro.
- Maiatzak 18: musika kurdu eta anatoliarrak ezagutzeko hastapen tailerra 10:00etatik 13:00etara, Oiartzungo udaletxeko Areto Nagusian. Saioa ingelesez emango da (behar izanez gero aldibereko itzulpena egingo da). Ahotsa, perkusio soinu-tresnak zein tenperazio berdina ez duten soinu-tresnak ongi etorriak izango dira. Tokiak mugatuak dira, eta izen-ematea maiatzaren 2a arte egin ahalko da (edo lekuak bete arte), formulario honen bitartez. Izen-ematea: 35 euro.
- Maiatzak 18: kontzertu didaktikoa haurrentzat 17:00etan Landetxe kultur aretoan. Sarrera: 5 euro.