Fitxa osoa
Urte bukaeran haurrek oporretan duten denbora librea kontuan hartuta Soinueneak Abaraxka Oiartzungo Udal Ludotekarekin elkarlanean beraiei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Soinuenean izango den kontzertu didaktikoa alde batera utzita, beste guztiak Oiartzungo Doneztebe enparantzan izango dira. Hurrengo zerrendan agertzen dira guztiak:
-Abenduak 23: 17:00, Doneztebe enparantzan. Olentzerori deitzeko hots jostailuak
-Abenduak 24: 17:30, Kilirikupea. Olentzerori deia hots jostailuekin
-Abenduak 26: 11:30, Soinuenea. Kontzertu didaktikoa: Makilak Euskal Dantzetan
-Urtarrilak 4: 11:00, Doneztebe enparantza. Hots tresnak egiteko kainaberen bila ibilaldia
-Urtarrilak 5: 18:00, Doneztebe enparantza. Haurrentzat erromeria