Fitxa osoa

Hernaniko Albokarien Topaketa gerturatzen ari da. Aurten XXV. topaketa ospatuko da Urriak 5 eta 6ean.Urriaren 5ean, ostirala, Biteri Kultur Etxean 19:30etan, Alboka Topaketak 25 urte, hainbat parte hartzaileekin.Urriak 6ean, larunbata, goizeko 11:30etan albokari, panderojole eta albokazaleen elkarretaratzea udaletxeko arkupetan eta ondoren Alboka kalejirak, bazkaria eta alboka emanaldiak izango dira.Bazkarirako antolatzaileek zenbat jende izango den jakin beharra dute. Horretarako, irailaren 3a baino lehenago mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri Hernani Musika Eskola Publikora deituz (943337050) edo haritzezeiza@yahoo.es helbide elektronikora idatziz.

Irudi galeria

Audioa