Fitxa osoa

Hernaniko Albokarien Topaketa gerturatzen ari da. Aurten XXIII. topaketa ospatuko da Irailak 30 eta Urriak 1ean.
Irailaren 30ean, ostirala, Biteri Kultur Etxean 19:30etan, Alan Griffin & friends kontzertua izango da.
Urriak 1ean, larunbata, goizeko 11:00etan Milagrosa kaperan Alan Griffinen Halfway to hell - Albokarako 333 doinu liburuaren aurkezpena egingo da eta ondoren Alboka kalejirak, bazkaria eta alboka emanaldiak izango dira.
Bazkarirako antolatzaileek zenbat jende izango den jakin beharra dute. Horretarako, irailaren 25a baino lehenago mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri Hernani Musika Eskola Publikora deituz (943337050) edo haritzezeiza@yahoo.es helbide elektronikora idatziz.
 

Irudi galeria

Audioa