Fitxa osoa
Urriaren 2an, ostirala, Albokatropik Iparraldeko hirukoteak eskainiko du kontzertua Hernaniko kultur etxean arratsaldeko 19:30etan.
Urriak 3an, larunbata, albokarien topaketa izango da. Goizeko 11:30etan jarri dute Hernaniko plaza nagusira biltzeko ordua. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira herriko alde zaharrean izango diren kalejirak. 13:00etan Albokarien emanaldi txikiak, nahi duen guztiak izango du bertan jotzeko aukera.
Bazkaltzeko ordua 14:00etan jarri dute eta egunari bukaera emango dioten kalejirak 18:00 aldera abiatuko dira.