Fitxa osoa

Albokazale guztientzat jadanik ezinbestekoa bilakatu den topaketa hauen helburu nagusiak zera dira: Euskal Herriko albokari eta alboka ikasleei elkar ezagutzeko eta elkartzeko aukera ematea. Alboka munduan ematen ari diren berrikuntzak eta lantzen ari diren musikak ezagutarazteko aukera ematea. Jende arruntari eta bereziki gure eskualdekoei soinu-tresna hau eta bere musika ezagutaraztea eta gerturatzea. Horrela, Euskal Herriko Albokarien Hernaniko 13. Topaketa hau, 2006ko irailaren 23 eta 24ean ospatuko dugu. Beraz, azken urtetan izan den bezala, aurtengo edizio hau ere bi egunetakoa izango da. Aurrekoetako eskema jarraituz, edizio honetarako egitarau interesgarria prestatu dugu, horrela irailaren 23 larunbatean, Mariano Barrenetxearen ekarpenak abiapuntu izango duen emanaldia entzuteko aukera izango dugu, HERNANI Musika Eskolako Albokari Taldearen eskutik. Irailaren 24 igandean alboka musika ez da faltako Hernani aldean eta horrekin batera alboka egileek prestatutako azken berrikuntzak.

Irudi galeria

Audioa