Fitxa osoa
Patricia Gonzalez Iglesiasek eta Alejandro Balbuena Ojeak osatzen dute Acordeireta bikotea. Kontzertu honetan Baixo os remendos, nós azken laneko errepertorioa joko dute.
Galiziako doinu herrikoiak sormen berrikoekin tartekatuz eskainiko dituzte. Horretarako hainbat soinu-tresna joko dituzte: akordeoi eta pandereta ezberdinak, koilarak, platera titareekin, bonboa... Soinu-tresnak erabiltzen dituzte kantak laguntzeko ere, horietako batzuek galiziar poetek idatzitako letrak dituzte.
Sarrerak Landetxe kultur aretoan eskura daitezke.