Fitxa osoa

Badira urte batzuk Soinuenea Fundazioak kurtsoan zehar, hilero Abaraxka ludotekarekin batera herri musikan oinarritutako tailer bat antolatzen duela. Oraingoan ludotekak, irailera arte ateak itxi behar dituela eta, kurtso bukaerako festa antolatu du ludotekan bertan. Festa honetan urtean zehar ludotekarekin lanean aritu diren hainbat erakunde eta norbanako omenduko dira. Ekitaldian Oiartzungo HM Eskolako Biolin taldeko eta Hernaniko Musika Eskolako txistulari, akordeoilari, albokari eta pianista gaztetxoek joko dute.

Irudi galeria