29. Txalaparta Festa Hernanin

2015 Maiatza 16 - 2015 Maiatza 23 /

Maiatzaren 16an hasiko da Hernaniko Txalaparta Festaren 29. edizioa bihotza” Aitzol de Karlos argazkilariaren argazki erakusketaren inaugurazioarekin. Erakusketa hau Hernaniko Joxe Mari tabernan maiatzaren 23 arte ikusgai egongo da.
Aurten Biteri Kultur Etxean Munduko Beat ariko da. Aurkeztuko duten proiektuak tradizioa eta abangoardia uztartzen ditu txalaparta eta elektronikaren bidez. Emanaldi hau maiatzaren 22an izango da.
Hurrengo egunari hasiera erromeriak emango dio Hernani Musika Eskola Publikoko dultzainero, albokari, trikitilari eta txistularien kale-bueltekin. Segidan txalapartari eta txalaparta zaleak biltzen dituen bazkari herrikoia izango da. Arratsaldean berriz, Euskal Herriko bazter ezberdinetatik etorritako taldeen txalaparta joaldiak entzuteko aukera izango da.
Eguna bukatzeko, eta berekin aurtengo Txalaparta Festa, DJ Barru eta hainbat txalapartariren artean Txalaparta Party Aparta girotuko dute Atxur tabernan.

29. Txalaparta Festa Hernanin
Eskuorria

29. Txalaparta Festa iragartzen duen kartela

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.