Ikasturte honetan txalaparta, alboka edo-eta dultzaina jotzen ikasteko aukera izango da. Txalaparta jotzen erakusten astearte eta ostegunetan, 17:00-ak eta 22:00-ak artean Iñigo Monreal ariko da. Alboka eta dultzaina jotzen erakusten berriz, astelehen eta asteazkenetan 17:00-ak eta 22:00-ak artean, Haritz Ezeiza ariko da.
IKASTURTEAREN IRAUPENA: Urritik maiatzera
KLASEAK: Astero bi orduko klaseak
NON: Ergoiengo AUZOKALTE auzo elkarteko aretoan
ORDAINKETA:
Matrikula: 60 ?
Dirua sartzeko KK: Oiartzungo Udala / Herri Musika Txokoa. 2101 0060 07 0011205648 [AZALPENA atalean HM ESKOLA - SOINU-TRESNA (Alboka, Dultzaina edo Txalaparta) - IKASLEAREN IZENA]
MATRIKULA EGITEKO:
Epea: irailaren 24 arte
Non eta nola: Herri Musikaren Txokoan. Bertan, telefonoz edo emailez
Audioa
2004-2005 ikasturtea: txalaparta, alboka eta dultzaina
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.