XIROLARRU-BOHA

Xirolarru mota hau egiteko TxunTxun bi iturritan oinarritu da: idatzitako dokumentazio zaharrean eta Euskal Herriko ikonografian aurkitutako ereduetan.

Xirolarru mota hau Ebrotik Pirinioetaraino erabili bada ere, bere erabileraren azken lurraldeak Pirinio aldekoak izan dira. Mendi horren iparraldean oraindik ikus daitezke boha eta bohasac izenarekin halako xirolarruak. Eredu zaharrak ikusita, badirudi garai batean sei nota besterik ez zituztela emango baina aspaldian zortzidun osoa ematen dute.

SOL tonuan afinatutako xirolarru honi beheko sensiblea gehitu zaio eta DO maiorrean jo ahal izateko atzealdean FA naturala emateko giltza jarri zaio.