Descripción

IZENDAPENA

Harmoniuma mihi-libreko aerofonoa da. Armonio, mihi-libreko organo eta organo-espresibo izenekin ere ezagutzen da. Organo baten antza du, baino txikiagoa da eta tuturik gabekoa.

Jonathan Scott harmoniuma jotzen. (Iturria: Scott Brothers Duo)

Jonathan Scott harmoniuma jotzen. (Iturria: Scott Brothers Duo)

EGIKERA ETA JOTZEKO ERA

Joleak oinekin pedalak zapaldu eta hauspoei eraginez haizea sortzen du. Honekin batera, teklen bidez haizeak dardaraziko dituen mihiak aukeratzen ditu. Oinen bitartez haizearen indarra alda daiteke, baina indarrak ez du nota aldatzen; alta, espresioa lantzea ahalbideratzen du. Soinu-tresna hau mihi-librez osatutako multzo (joko) batez edo gehiagoz osatua egon daiteke.

Mihi-librea. (Iturria: harmonium.fr)

Mihi-librea. (Iturria: harmonium.fr)

Mihi-librez osatutako jokoak. (Iturria: Scott Brothers Duo)

Mihi-librez osatutako jokoak. (Iturria: Scott Brothers Duo)

Harmoniumaren hauspoak. (Iturria: Scott Brothers Duo)

Harmoniumaren hauspoak. (Iturria: Scott Brothers Duo)

Joko ezberdinek soinu ezberdinak sortzen dituzte. Harmoniumak 2 eta 5 joko artean izaten ditu normalean. Kontsolan 5 oktaba duen teklatua (61 nota gehienetan) eta joko ezberdinak eragiteko tiraderak ditu. Bi teklatu dituztenak ere izaten dira.

Harmoniuma aurretik ikusita. (Iturria: Scott Brothers Duo)

Harmoniuma aurretik ikusita. (Iturria: Scott Brothers Duo)

HISTORIA

Aurrekariak

Txinako mihi libreko tutudun sheng instrumentu zaharra har liteke harmoniumaren aurrekaritzat. Europan aspaldian ezaguna zen; ustez, J. Wilde (1740)1 eta P. Amiot (1777)2 izan ziren lehenengoak sheng horiek Europara ekartzen. Harmoniumaren antzeko lehenengo musika-tresnen artean, 1818an Anton Haecklek asmatutako physharmonica edo G. J. Greniek (1756 – 1837) asmatutako orgue espressifa zeuden.

Sheng jotzaile bat. (Iturria: Wikimedia Commons3. Arg.: A. Pingstone)

Sheng jotzaile bat. (Arg.: A. Pingstone. Iturria: Wikimedia Commons3)

Europan berriz, XVII. mendean Alemanian erabiltzen ziren regalia izeneko soinutresnak ere ipini daitezke harmoniumaren aurrekarien artean. Regalia hauetan eskuz mugitutako hauspo eta teklatu baten bitartez, haizeak mihi-libreak dantzan jartzen zituen.

Régale (1575). (Arg.: Metropolitan Museum of Art/Jabari publikoa)

Régale (1575). (Arg.: Metropolitan Museum of Art/Jabari publikoa)

1810an Bordeleko Gabriel-Josep Greniék sortu zuen mihidun tutuz osatu eta oinez hauspotutako lehenengo orgue expressif bat. 1830an, Aristide Cavaillé-Collek berriz, poikilorgue tresna osatu zuen; tuturik gabekoa eta trinkoagoa.

Cavaillé-Coll egilearen poïkilorgue hau Pariseko Musée de la musique museoaren bildumako E.1909 pieza da. (Arg.: Claude Germain. Iturria: MIMO)

Cavaillé-Coll egilearen poïkilorgue hau Pariseko Musée de la musique museoaren bildumako E.1909 pieza da. (Arg.: Claude Germain. Iturria: MIMO)

Cavaillé-Coll egilearen poïkilorgue hau Pariseko Musée de la musique museoaren bildumako E.1909 pieza da4. (Arg.: Claude Germain. Iturria: MIMO)

Sorrera

1842ean, Alexandre-François Debain izan zen harmonium izenarekin tresna honen patentea lortu eta soinu-tresna nahiko definitua utzi zuena.

Alexandre-François Debain. (Arg.: Scott Brothers Duo)

Alexandre-François Debain. (Arg.: Scott Brothers Duo)

Debain & Cie.

Debain harmoniuma. Oiartzun. (Arg.: A. Mendizabal)

Debain harmoniuma. Oiartzun. (Arg.: A. Mendizabal)

Tresnagileak

XIX. eta XX. mendeetan harmoniuma asko zabaldu zen, eta egileak ugaritu egin ziren Europa osoan, bai Ameriketan ere.

Ezagunenen artean daude Debain, Alexandre Père & Fils, Christophe-Étienne, Mustel, Richard, Rousseau, Dumont eta beste. Euskal Herrian ere harmoniuma asko zabaldu zen, eta egileak ugaritu egin ziren Azpeitia eta Gasteiz aldean batez ere, besteak beste: Cotrina, Otaño, Puignau & Olaciregui, Loyeluxt (Elustondo & Loinaz), Eleizgaray, Lope Alberdi…

Otaño y Cia.Puignau & OlacireguiCotrina

LoyeluxtAlberdi

Euskal ekoizleen markak. (Arg.: A. Mendizabal)

Zabalkundea eta erabilera

XIX. eta XX. mendeetan harmoniumak zabalkunde izugarria ezagutu zuen. Ez ziren soinu-tresna handiak eta mugitzeko arinak gertatzen ziren. Ondorioz, etxeetan, saloietan eta tabernetan erabil zitezkeen. Garaiko musika ezagutu, egokitu eta jotzeko aukera ematen zuten.

Argazki honek maizter gazte baten etxea erakusten du. Hau bezalako harmoniumak arruntak dira. Harmony Community, Putnam konderria, Georgia, AEB. 1941. (Arg.: I. Rusinow)

Argazki honek maizter gazte baten etxea erakusten du. Hau bezalako harmoniumak arruntak dira. Harmony Community, Putnam konderria, Georgia, AEB. 1941. (Arg.: I. Rusinow)

Organoak baino askoz ere merkeagoak zirenez, elizetan harmoniumak asko erabili ziren, organo zaharkitu eta utzien ordezko gisara. Eliza txikietan, eliza handietako koroetan eta konbentuetan liturgia bideratzeko tresna aproposa bihurtu ziren. Musika eskoletako ikasketen euskarri gisa ere erabili ziren.

Pio X Aita Santuaren Motu proprio eliz musikaren erreformak, bultzada handia eman zion harmoniumari. Perossi, Vicente Goikoetxea, Zubiaurre, Alejandro Valdés edo Hernandezen meza eder eta konplexuen emankizunetan abesbatzen laguntzaile izan zen musika-tresna hau, baita parrokia txikietan ere.

Harmoniuma, Oiartzungo elizan liturgiaren lagungarri. (Arg.: A. Mendizabal)

Harmoniuma, Oiartzungo elizan liturgiaren lagungarri. (Arg.: A. Mendizabal)

Harmoniuma meza garrantzitsuen laguntzaile. Rossiniren Meza Solemne Txikiaren entsegua. Auditorio Nacional (Madrid), 2018. (Iturria: El Molino de Santa Isabel)

Harmoniuma meza garrantzitsuen laguntzaile. Rossiniren Meza Solemne Txikiaren entsegua. Auditorio Nacional (Madrid), 2018. (Iturria: El Molino de Santa Isabel5)

Garai Erromantikoko zenbait konpositore famatuk, harmoniumak zituen espresioaren ahalmenak ezagututa, musika-tresna honentzako obra ugari sortu zituzten: C. Franck, A. Dvorak, Ch. Gounod, A. Lefébure-Wély, L. Vierne, A. Gillmant, E. Elgar, G. Bizet, C. Saint Saens…. Jotzaile espezializatuak ere ugaritu ziren; A. Lefébure-Wély, A. Guillmant, L. Vierne, C. Franck...

XIX. mendean ingelesek Indiara eraman zuten harmoniuma, eta Calcutan Dwarkanath Ghosek tresna eraldatu eta esku batez teklatua eta besteaz hauspoa eraginez, lurrean edo mahai gainean jotzekoa den tresna oso eramangarri batean bihurtu zuen. Asiar musikarien artean kantuaren lagungarri oso egokia eta zabaldua izatera iritsi da.

Indiako harmoniuma. Soinueneako JMBA bildumako 637 zk. (Arg.: Soinuenea)

Indiako harmoniuma. Soinueneako JMBA bildumako 637 zk. (Arg.: Soinuenea)

Nepaldar musikariak tabla eta harmoniuma jotzen. Katmandu (Nepal), 2007. (Arg.: S. von Dobschütz)

Nepaldar musikariak tabla eta harmoniuma jotzen. Katmandu (Nepal), 2007. (Arg.: S. von Dobschütz)

Elektrifikazioa

1935an Estatu Batuetan, Laurens Hammondek organo elektrikoa asmatu zuen. Sailkapen aldetik elektrofonoa litzatekeen soinu-tresna honek iraultza izugarria ekarri zuen tekladun instrumentuen artean. Erosotasuna, eta soinu eta efektu berri eta ezezagunak sortzeko aukerak, mundu berri bat ireki zuen musikarien artean.

Hammond B3 organoa. (Arg.: S. Autellitano)

Hammond B3 organoa. (Arg.: S. Autellitano6)

Johannus Studio 150 organoa. (Iturria: Johannus)

Johannus Studio 150 organoa. (Iturria: Johannus7)

Viscount Chorum 60 organoa. (Iturria: Viscount)

Viscount Chorum 60 organoa. (Iturria: Viscount8)

Hammond organoaren ondoren, XX. mendearen azken hamarkadetan instrumentu elektroniko eta digitalak nagusitu ziren: Yamaha, Roland, Viscount, Hohner, Johannus... Hauek guztiek harmoniuma ordezkatu zuten pixkanaka.

Ondorioz, harmonium gehienak baztertu edo zakarretara bota ziren. Mantendu zirenak oso egoera txarrean iritsi dira gaur egunera, eta egun erabiltzen direnek zaharberritze lan sakonak behar izan dituzte.

Oiartzungo Christoffe & Etienne harmoniuma S. del Campo eta A. Mendizabalek zaharberritu zuten 2021an. (Arg.: A. Mendizabal)

Oiartzungo Christoffe & Etienne harmoniuma S. del Campo eta A. Mendizabalek zaharberritu zuten 2021an. (Arg.: A. Mendizabal)

Oiartzungo Christoffe & Etienne harmoniuma S. del Campo eta A. Mendizabalek zaharberritu zuten 2021an. (Arg.: A. Mendizabal)

Oiartzungo Christoffe & Etienne harmoniuma S. del Campo eta A. Mendizabalek zaharberritu zuten 2021an. (Arg.: A. Mendizabal)

Folk eta rock estiloko musikariek jarraitu zuten harmoniuma erabiltzen: Penguin Cafe Orchestra, Supertramp, Kim Crimson, Pink Floyd, Donovan, The Beatles, John Lennon, Elton John…

Penguin Cafe Orchestra folk taldea. Music for a found Harmonium obra jotzen. 1989. (Arg.: T. Staveacre)

Penguin Cafe Orchestra folk taldea Music for a found Harmonium obra jotzen. 1989. (Arg.: T. Staveacre)

Berreskurapen apala

Azken urteetan harmonium zaharrak zenbait musikazaleren arreta piztu du. Soinu aldetik dituen berezitasun eta ezaugarriek erakargarria egin dute berriro. Jole espezialista berriak sortu dira: J. Verdin, J. Scott, F. Dupoux, V. Thevenaz… Harmoniumaren master class delakoak ere antolatzen hasiak dira.

V. Thévenaz eta V. Barras, harmonium-saxofoi kontzertua. Oiartzun, 2021. (Arg.: Antton Mendizabal)

V. Thévenaz eta V. Barras, harmonium-saxofoi kontzertua. Oiartzun, 2021. (Arg.: Antton Mendizabal)

V. Thèvenazek zuzendutako harmonium master class bateko partaideak. Oiartzun, 2021. (Arg.: Antton Mendizabal)

V. Thèvenazek zuzendutako harmonium master class bateko partaideak. Oiartzun, 2021. (Arg.: Antton Mendizabal)

 

 

OHARRAK

1 Sachs, 1947.

2 Romani & Beynon, 1980.

3 Wikimedia commons. Sheng.london.arp.jpg. [Kontsulta: 2022/11/23] https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Sheng.london.arp.jpg?uselang=eu

4 MIMO. Poïkilorgue. [Kontsulta: 2022/11/23] http://www.mimo-international.com/MIMO/doc/IFD/OAI_CIMU_ALOES_0158390

5 El Molino de Santa Isabel: Pequeña Misa Solemne (G. Rossini) "Christe" (Ensayo) [Kontsultatu: 2022/11/23] https://www.youtube.com/watch?v=P4BLjybJWgo&ab_channel=ElMolinodeSantaIsabel

6 Wikimedia Commons. Hammond b3 con leslie 122.jpg
7 Johannus. https://www.johannus.com
8 Viscount. https://www.viscountinstruments.com

 

ITURRIAK

Bibliografia

ROMANI, G.; BEYNON, I. (1980). Accordion. In The New Grove Dictionary of Music & Musicians (1. lib., 38-41 or.). Macmillan Publishers Limited.

SACHS, C. (1947). Historia universal de los instrumentos musicales. Ediciones Centurión. (Jatorrizkoa, 1940)

Galería de imágenes

Ficha completa