Full sheet

Hirugarrenez antolatu dute Ahotseneak, Kantagiltza kultur-elkarteak eta Oiartzungo udalak KANTERRI. Soinuenea gehitu da egitasmoa laguntzera.

Aurten, ahozko euskarazko kantagintza izango dugu hizpide eta kantagai. Euskal Herriaren historian ahots hutsez eta taldean kantatzeko ohitura aztertuko dugu. 

Kanten ahozko transmisioaz arituko gara. Lagunartean, kalean, ospakizunetan, ostatuetan elkarrekin kantatzeko ohiturari buruz hausnartuko dugu. Zabaldua dagoen ustea baita, egun gutxiago kantatzen dugula elkarrekin ahots hutsez. Horrela ote da? Eta hala balitz, zergatik galdu dugu horren errotua zirudien ohitura? Euskal Herri luze zabalean, egoera antzekoa da? 

Mari Luz Estebanek kantujira baten azterketa egin du eta Donostiako kantujira: Plazera, identitatea eta erresistentzia hitzaldia prestatu du. Instrumentuak aipatzen ditugunean, ahotsa ahaztu egiten dugu maiz. Eta ahotsa da guztiok, salbuespenak salbuespen, aldean daramagun instrumentua.

Ahots Hutsez taldekoekin, euskal polifoniaren historia ezagutuko dugu eta, prefosta, kantatu egingo dugu.

Eta zeri kantatu diogu euskaldunok mendeetan? Ahoz aho transmititu diren kantetan, zein gairi kantatu diegu? Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, gure kantutegia aztertu ostean, era askotako bortizkeria oso presente dagoela ohartu dira eta hori azaltzeko Odola kantari emanaldia ondu dute. Kantak iruzkindu eta zuzenean kantatuko dituzte.

Eguna borobiltzeko, JunTaJo taldearekin batera, Oiartzungo kaleetan kantari ibiliko gara.

Beraz, aurtengo KANTERRIn ahozko kantagintza izango dugu ardatz. Ahotsenea, Kantagiltza, Soinuenea eta Oiartzungo udala auzolanean.

EGITARAUA

  • 9:30-11:30 Mari Luz Esteban: Donostiako Kantujira. Plazera, identitatea eta erresistentzia
  • 12:00-14:00 Josu Aurrekoetxeta eta Unai Elorriaga: Odolari kantari
  • 16:00-18:30 Ahots hutsez (Pantxix Bidart, Claudine Arhancet, Marie Hirigoien, Ibonrg, Ander Barrenetxea)
  • 19:00 JunTaJo: Musika kalean. Denontzako saioa plazan

PREZIOA

25 euro egun bakarra

20 euro Berrialagunek eta soldatagabeek

IZEN-EMATEA

Ekainaren 11tik uztailaren 5era arte

Inprimakia bete

ARGIBIDEAK

943 491 034

kantagiltza@gmail.com

 

Image gallery