March 26 2022 - March 26 2022 / Oiartzun Town Hall / 18:30 / 5 euros
Neguko kontzertuak badu data berria. Atzerapenari zor, negutik ihes joan zaigu eta martxo bukaeran izango da.
Kontzertua Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 6 t'erdietan. Sarrerak 5 euro balio ditu eta kontzertuko egunaren aurretik Soinuenean edo egunean bertan aretoko sarreran eros daitezke.
Kontzertu honetan bereziki nabarmenduko den soinu-tresna zarrabetea izango da. Erdi Arotik gaur egunera arte arlo ezberdinetan aldaketak izan dituen harizko soinu-tresna hau entzuteko aukera izango dute kontzertura etortzen direnek.
Gasteizko Gorka Bravo eta Pablo Buenok zarrabetea eta gitarra elkartuko dituzte doinu eta erritmo herrikoiak eta esperimentalagoak diren beste batzuekin tartekatuz.
Galiziako Miro Casabella-k zarrabetea berak kantatuko dituen abestiak laguntzeko erabiliko du.