HERRI MUSIKAREN II. JARDUNALDIAK: Herri Musika eta Herri Dantza

November 29 2003 - November 30 2003 /

Herri Musikaren inguruko gaiei buruko azterketak eta gogoetak egiteko sortu zen Herri Musika Jardunaldiak izeneko egitasmoa eta 2002ko azaroan Bertsozale Elkartea eta Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean Herri Musika-Bertsolaritza gai harturik 1. Jardunaldiak ospatu genituen. Horien balorazio baikorrak bultzatu gaitu bide horretatik jarraitzera eta aurten 2. edizioa antolatzera.

Hasieran esaten genuen bezala, urtez urte gai monografikoa aurkeztu eta jorratuko nahi dugu. Horrela, Herri Musikaren Jardunaldien 2. edizio honetarako HERRI MUSIKA ETA HERRI DANTZA izeneko gaia aukeratu dugu. EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA eta HERRI MUSIKAREN TXOKOAk antolaturik, Oiartzunen, 2003-11-29 eta 30ean ospatuko ditugu.

Herri Musika eta herri dantza gure herri kulturaren bi arlo hauek askotan bat eginik agertzen dira eta antzeko egoera edo problematikari aurre egin behar diete. Batetik, dantzariek askotan musikajole egokiak behar izaten dituzte plazan eta ezin aurkiturik ibiltzen dira; musikajoleak aldiz, askotan bakar bakarrik aritzen dira dantzarako jotzen plaza horietan, eta dantzaririk ez. Bestetik, dantza taldeek dituzten arazoen artean, askotan euren errepertorioa osatu eta eman ahal izateko behar diren musikarien falta izaten da nagusienetakoa. Aukeratutako gaia egungoa, garrantzitsua eta kezka eragiten duena da hortaz, bai herri musikan eta herri dantzan ere. Egitaraua osatzerakoan dantzari eta musikarien ikuspuntuak lantzeko bi aldeetako adituen laguntza izango dugu, bertakoena nahiz kanpokoena. Bestalde, edonork gai honi buruzko bere proposamen edo iritzia aurkezteko aukera ere izango da. Ez ditugu alde teorikoak bakarrik landu nahi eta alde praktikoei ere tartea egingo diegu antolatutako tailerretan. Beraz, guztion interesarako eta mesederako izango delakoan, denen artean gogoeta egiteko aukera eskeintzen dugu eta deialdi honek bi arloetako zaleen artean merezi duen arrakasta izango duela espero dugu.

EGITARAUA

AZAROAK 29, LARUNBATA

10:00 MINTEGIA

Tokia: AUZOKALTE Ergoiengo Auzo Elkarteko Aretoan (Herri Musikaren Txokoaren ondoan)

Herri Musika - Herri Dantza (Bi aldeetako ikuspuntutatik)

10:00 Hitzaldiak

Iñaki Irigoien: Herri Dantzarako doinu eta jotzeko tresnak

Jose Inazio Ansorena: Herri Dantzarako musika jolea

Elías Martínez: El músico tradicional y las danzas procesionales en la provincia de Valladolid

12:00 Mahai ingurua

Moderatzailea: Pedro Elosegi

14:00 Bazkaria Oiartzungo Lartaun Elkartean

16:00 Komunikazioen aurkezpenak

Tokia: Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkarteko Aretoan

Herri musika herri dantza gaiaren inguruan aldez aurretik aurkeztutako komunikazioak aurkeztuko dituzte egileek beraiek eta mahai ingurua egingo da horien inguruan.

Moderatzailea: Pedro Elosegi

18:30 Ergoien auzoko Herri Musika Txokoari bisita

19:30 JAIALDIA HERRI DANTZAERA EZBERDINAK

Tokia: Oiartzungo Elorsoro Udal Kiroldegian

Zuberoatik: ZUBEROAKO DANTZAK. Barkoxeko Dantzariak.

Bizkaitik: DANTZARI DANTZA eta ERREGELAK.

Iurretako Dantzariak.

Gaztela-Leondik: GAZTELA-LEONGO HERRI DANTZAK. La Charanbita.

Gipuzkoa: BROKEL DANTZA. Goizaldi Taldea

Aurkezlea: Pedro Elosegi

22:00 HERRI-DANTZA AFARIA (Toki Alai jatetxean. Gurutze auzoan)

AZAROAK 30, IGANDEA

10:30 HERRI-DANTZA TAILERRA Dantza maisu, herri soinu-tresna irakasleei, herri musika eta dantza joleei, dantzariei,... eskeinia.

Tokia: Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkarteko Aretoan (Herri Musikaren Txokoaren ondoan)

Herri musika eta Herri dantza Tailerra

10:00 Herri-dantza Eskolen inguruan. Josu Larrinaga.

11:30 Zuberoa herri dantzak. Patrik Queheille eta Barkoxeko Dantzariak.

13:00 Gaztela-Leongo herri dantzak. La Charambita

14:30 Bazkaria Oiartzungo Lartaun Elkartean

17:00 ERROMERIA

Tokia: Oiartzungo Doneztebe Plazan

Herri dantza eta herri musikaren arteko lotura oholtzaratuko da erromeria honetan: musika tresna desberdinak, garai desberdinak, adin ez berekoak eta Valladolidetik datorkigun taldea izango ditu erromeria honek osagai, dantza egin edo beste gabe entzun nahi duen ororentzat eskainia.

17:00 Aurkezpen koplak: Oiartzungo Bertso Eskola, Haurtzaro Trikitixa eta Pandero Eskola eta Auntxa Trikitixa Eskola.

17:30 Lartaun txistulari taldea

18:00 Valladolideko La Charambita Taldea

18:30 Gasteizko Udal Herri Musika Eskolako Albokariak

19:00 Roberto eta Kepa, Bizkaiko trikitilariak

19:30 Alkarkide Txaranga

20:00 Iruñako Gaiteroak

Aurkezlea: Aitor Arozena

Antolatzaileak: Herri Musikaren Txokoa, Euskal Dantzarien Biltzarra

Babeslea: Oiartzungo Udala

Laguntzaileak: Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkartea, Oiartzungo Bertso Eskola, Lartaun Txistulari Taldea, Oiartzungo Trikitixa Eskola, Lartaun Arrantza eta Ehiza Elkartea, Ataungo Talogileak

Types of cookies

Analysis or measurement cookies

These are the cookies that allow us to track and analyze user behavior on our website in order to make improvements based on the analysis of usage data made by users of the service.

Cookies for sharing on social networks

We use some social media sharing add-ons, to allow you to share certain pages of our website on social networks. These add-ons set cookies so that you can correctly see how many times a page has been shared.