Etxekoekin Soinueneara bisitan etorri nahi duenak aukera ezberdinak ditu.
Bisita gidatua...
aukeratzen duenak kontuan izan behar du gutxienez 5 pertsonako taldea osatu behar duela. Bisita gidatuan, soinu-tresna mota bakoitzaren funtziontua azaltzeaz gain, gidariak hainbat soinu-tresna jotzen ditu zuzenean. Bisita gidatuak 90 minuturen bueltan irauten ditu eta aurretik hitzartu behar da.
Prezioa:
- Arrunta: 8€ (BEZ barne).
- Murriztua: 5€ (BEZ barne) ikasleek, familia ugarietako kideek, erromesek, langabetuek, pensiodunek.
- Murriztua: helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.
Oharra: bisita gidatua emateko, gutxienez 25 € kobratuko dira.
Bisita audiogidarekin...
egitea hautatuz gero, bisitari bakoitzari audiogida bat uzten zaio aukeran dauden hizkuntzetako batean programatuta. Bitrinetako testuak aukeratutako hizkuntzan esaten ditu, edota soinu-tresnekin jotako piezak entzuteko balio du. Era honetan egindako bisiten iraupena oso aldakorra da; badago buelta 30 minututan egiten duenik, eta badago 2 ordu pasatzen dituenik ere.
Prezioa:
- Arrunta: 4€ (BEZ barne).
- Murriztua: helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.
Hots-jostailuak egiteko tailerrak
Bisitan soinu-tresnak ikusi eta entzunak badituzu, edota beste zerbait egin nahi baduzu...
Hots-jostailuak egiteko tailerrak ere eskaintzen ditugu. Tailer horietan haurrek jolasteko erabil ditzaketen hots-jostailuak egiten dira: kalaka (7 urtetik gora), firringila (8 urtetik gora), turuta (9 urtetik gora) edo burruna (10 urtetik gora). Tailerra aurretik hitzartu behar da, eta orduan adostu behar da zein hots-jostailu egingo den.
Aukera horietaz gain, esan beharra dago hilero familiei zuzendutako tailerrak antolatzen direla. Bertan haurrek beraien gurasoekin batera herri musikarekin lotura duten tailerretan parte hartzeko aukera izaten dute; batzuetan kantatuz, besteetan soinu-tresna edo hots jostailuak eginez, besteetan dantzatuz,... Tailer hauek antolatzen ditugunean web orrian eta mailing bidez iragartzen ditugu. Posta elektroniko bidez abisatzea nahi baduzu, gure web orrian harpidetu, bestela sare sozialen bidez jarrai gaitzazu: Facebook edo Instagram.