Full sheet
Udaberriko azken dantza-plazan giroa alaituko duen taldea Hernaniko Txilibita fanfarrea izango da.
Oholtzan ariko den Txilibita fanfarreak euskal herri-musikako errepertorioa jotzen du, konkretuki festa giroko errepertorioa, era ezberdinetako dantzek zati garrantzitsua hartzen dutela. Saio honetara gerturatzen direnek zuzeneko musikaz gozatzeko aukeraz gain, dantza egitekoa ere izango dute. Beraz, Oiartzun inguruko musikazaleekin batera dantzazale guztiak gonbidatuta daude