Full sheet

Alboka fitak egiteko tailerra, kalebuelta eta bazkaria

Soinuenea Fundazioak Albokazale Bilgunea Kultur Elkartearekin batera, albokari eta albokazaleentzat egitarau hau antolatu du:

Fiten lenguetak egiteko ikastaroa Osses-en eskutik (IBARGAIN ELKARTEAN)

10.00-11.15 Lehenengo txanda

11.30-12.45 Bigarren txanda

Prezioa 18€ elkarteko bazkideentzat 20€ bazkide ez direnentzat

Txanda bakoitzean 6 pertsonek parte hartu ahalko dute eta beharrezkoa izango da norberak bere Fibracell edo Venn moduko lengueta eramatea, norberak bere mihi parea landu ahal izateko. Plazak izen emate ordenean beteko dira.

Kalebuelta 13.00tan Oiartzungo Plazatik abiatuta Herri Musikaren Txokoko Biolin taldearekin batera. (Errepertorioa aurki eskuragarri)

Bazkaria 14.30tan Oiartzungo Ibargain elkartean

Udaberriko kontzertua Landetxe auditorioan 19.00tan. Besaide 8€

Izen emate orria e-posta honetara bidali:

artxiboa@soinuenea.eus

Image gallery

Files