Visite à Soinuenea avec les amis

Lagunekin Soinueneara bisitan datorrenak bi aukera ditu bisita egiteko: telefonoko audiogidarekin edo gidariarekin.

Bisita gidatua

Bisita gidatua aukeratzen duenak kontuan izan behar du gutxienez 5 pertsonako taldea osatu behar duela. Bisita gidatuan, soinu-tresna mota bakoitzaren funtzionamentua azaltzeaz gain, gidariak hainbat soinu-tresna jotzen ditu zuzenean. Bisita gidatuak 90 minuturen bueltan irauten ditu eta aurretik hitzartu behar da.

Prezioa:

  • Arrunta: 8€ (BEZ barne).
  • Murriztua: 5€ (BEZ barne) ikasleek, familia ugarietako kideek, erromesek, langabetuek, pensiodunek.
  • Murriztua: helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.

Oharra: bisita gidatua emateko, gutxienez 25 € kobratuko dira.

Bisita arrunta

Bisita telefonoko audiogidarekin egitea hautatuz gero, QR kode ezberdinen bidez bisitari bakoitzari WiFi sarera konektatu eta telefono bidez audiogidara konektatzeko aukera ematen zaio. Audiogidak bitrinetako testuak aukeratutako hizkuntzan esaten ditu, edota soinu-tresnei buruzko informazioa ikusteko eta kasu askotan beraiekin jotako musika entzuteko balio du. Era honetan egindako bisiten iraupena oso aldakorra da; badago buelta 30 minututan egiten duenik, eta badago 2 ordu pasatzen dituenik ere.

Prezioa:

  • Arrunta: 4€ (BEZ barne).
  • Murriztua: helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.