Fiche complète

Aerofonoei eskainitako Soinu-tresnak euskal herri musikan entziklopediaren lehen liburukia aurkeztuko dugu. Euskal soinu-tresna tradizionalen hotsei eskainitako bilduma zabal baten parte da disko-liburua, guztira 5 liburuki izango dira 2025era arte urtero bana argitaratuko dugu.

Gure dendan dago eskuragarri.

 

Liburuaren azala

 

Lehenengo edizioak aerofonoetako flautak ditu ardatz, Euskal Herrian soinu-tresna mota hauen adibide asko dauzkagu. Ezagunena txistua da, baina gure lurraldean mota horretako beste asko ere jo dira, hala nola txilibituak, xirulak, zeharkako txirulak eta abar.

Horietan guztietan aditua da Soinuenearen sortzailea, Juan Mari Beltran, euskal musikaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat. Datorren maiatzaren 14an Donostiako Victoria Eugenia Klubean emango den Txulubite malabite… kontzertuan entzuteko aukera izango dugu.

 

Sarreren salmenta hemen.

 

Galerie d'images