Fiche complète

Albaola Oiartzunera mugituko da urriaren 28an

Itsas ondarearen garrantzia barnealdearekin lotuko dugu, bi paisai hauek zeinen uztartuta eta elkarren lagun diren ulertuz. Basoetako haritz gidatu lehorrak landuz osatzen dira itsasontziak.

Arotzak lanean ikusteko parada izango dugu, San Juan baleontziko piezak landuko dituzte jendaurrean: txirrikak torneatzen ariko dira.

Gainera, txikienek egurrezko itsasontziak egiteko aukera izango dute, materialaren garrantziaz eta itsasontzien atalak modu dibertigarri batean landuz. Haurren tailerra 17:00tan hasiko da eta 6-12 urte arteko haurrei zuzenduta dago.

Hemen duzue pasa den ostegunean Oiartzun Irratian Albaolako komunikazio arduraduna den Enara Novillori egin zioten elkarrizketa.

Galerie d'images