Fiche complète
2024 eta 2025 ikasturtean zehar Oiartzungo udalak, Soinuenea Fundazioak, Abaraxka Ludotekak eta Oiartzungo Antzerki Taldeak haur eta gaztetxoentzat propio sortutako programazioaren neguko saioak aurkezten dizkizuegu.
Urtarrilaren 3an Roboria animaziozko filma, urtarrilaren 12an Erraldoi erraldoiak emanaldia berriz ikusteko aukera, otsailean Butterfly effect antzezlana eta martxoan bateratutako programazio honetan parte hartuko duen 1545 argitaletxeak antolatutako ipuin kontaketa.
Lau emanaldiak Landetxen izango dira. Zinearen prezioa 3 € izango da eta beste hiru emanaldiena 5 €. Sarrerak erosteko edo gonbidapenak lortzeko ohiko bideak erabiltzeko aukera izango da: Landetxeko takila edo udaletxeko Sarrerak erosi atari birtuala.