Fiche complète
Azken urteetako salbuespeneko egoeraren ondoren, bueltan da Harribeltza elkartearen alde San Inazio egunez antolatzen den kontzertua.
Aurtengo saioan parte hartuko duten musikariak Oskarbi Taldekoak eta Loinatz Abesbatza beasaindarrekoak izango dira.
Kontzertua errepertorio herrikoiko eta euskal konpositoreen obra berriak kantatuko dituen Loinatz Abesbatzarekin hasiko da. Ondoren Oskarbi Taldeak bere taldekideek sortutako abesti berriak kantatuko ditu. Bukatzeko, elkarrekin abestuko dituzte Iker Gonzalezek abesbatzarako egokitutako Oskarbiren abestiak.