Fiche complète

Maiatzaren azken aste buru honetan Soinueneak Oiartzungo hainbat kultur eragile ezberdinekin batera Euskal jaia antolatu du.

Egitaraua

10:30 Haurtzaro eta Elizaldeko dantzari eta trikitilariak eta 

erraldoien konpartsa plazatik hasita kaleak alaitzen ibiliko dira.

 

10:30 Eskuz pilota partidak Kontzejupean.

 

11:30 Pasaka pilota partida Kontzejupean.

 

12:00 Erromeria plazan “Patxi eta konpainia”ren eskutik.

 

17:00 Ginkana Beko Plazan DBH 1 - DBH 4 bitarteko gazteentzako. 

Sariak egongo dira. Antolatzaile: Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleak + Adin txikiko maila.

 

17:00etan hasita haur jolasak, puzgarriak eta txokolatada Euskal Herria plazan.

 

17:00etan hasita “Oidultz dultzaina taldea” plaza ingurua girotzen ibiliko da.

 

17:45 “Olarri” herriko dantza taldea herriko plazan.

 

18:00 Sagardo dastatzearen hasiera eta bertsolariak.

 

19:00 Ibargain musika eskolako ikasleen kurtso bukaerako 

kontzertua Elorsoro kiroldegian.

 

20:30-21:30 eta 23:30-01:30 “Gabezin” taldearekin berbena herriko plazan.

 

*Eguraldi txarra eginez gero Doneztebe plazako egitarua Elizalde Eskolan egingo da.

 

Galerie d'images