Fiche complète
2018-2019 ikasturtean zehar Abaraxkako lagunekin batera sortu ditugun erraldoiak abenduko San Esteban egunean (2019-12-26) dantzatzera atera nahi ditugu. Erraldoi horiek gutxi gora behera 5 eta 9 urte arteko haurrek mugitzeko modukoak dira, eta behar bezala dantzatzeko tailerra antolatu dugu.
Tailerra Oiartzunen Kontsejupean (Udaletxeko frontoia) izango da goizeko 11'etan. Tailerrean lagunduko duen musikaria Peio Irigoien txistularia izango da.