Irudi galeria
Fitxa osoa
- Bilduma mota:
- Soinu-tresnak
- Zenbakia:
- 1068
- Egilea / emailea
- Eduard Casals; Bartzelonakoa, Tapia eta Leturiakin 'Hain zuzen' diska grabaketan klarinete jotzen parte hartu duena.
- Soinu-tresnak:
TURUTA
- Soinu-tresna mota:
- Aerofonoak -> Mihiak -> Bikoitza (oboea)
- Kokapena:
- Erakusketa biltegia; aerofonoak
- Eskurapenaren azalpena:
- Emana; egileak 2002-09-28an Herri Musikaren Txokora egindako bisitan emana.
- Deskribapena:
Edateko plastikozko lastotxoarekin (pajita) 2 zatitan egindako turuta da. Tonu aldaketarako 8 zulo ditu, 7 aurrekaldean eta 1 atzekaldean (9 zituen baina bat zinta beltzarekin itxia dago). Beste zulo bat du atzekaldeko behekaldean, tresnari tonua ematen diona. Tutua gorri kolorez forraturik dago eta ahoko zatia bi zatitan egina dago; 'tudela' dena txuria eta mihiak osatzen dituen zatia lastotxo transparentea da, marra txuriekin. Gordetzeko plastiko urdinezko kutxatxoa du.
- Materialak:
- PLASTIKOA
- Neurriak:
- L.: 21