-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Arkaitz Miner eta Cant Valencià d' Estil
2008 Apirila 12
Apirilaren 12ko arratsaldeko 18:30-tan Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izango da kontzertua. Errenteriako Arkaitz Minerrek bere biolinarekin euskal herri dantzako doinuak ekarriko dizkigu. Valentziatik etorritako seikoteak Cant d' Estil zer den erakutsiko digu bere abeslari, versador eta instrumentistekin.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Landa aita-semeak eta Biarnoko Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth
2007 Abendua 29
Eguberri partean Landa aita-semeek eta Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth-ek eskeinitako kontzertuak Auzokalte elkartea txiki utzi zuen.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Landa aita-semeak eta Biarnoko Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth
2007 Abendua 29
Abenduaren 29-an arratsaldeko 18:30-tan Albizturko aho-soinua Oiartzunen izango da Landa aita-semeen eskutik Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth-ek Biarnoko herri musika hurbilduko digutelarik.
-
Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iruñeako gaiteroak eta Eivissako Antoni Mari eta Josep Maria Cardona
2007 Urria 06
Udazkenean Iruñeako gaiteroak eta Eivissako danboliteroak entzuteko aukera izango dugu Auzokalten.
-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Juan Mari Beltran, Luis eta Jose Mari Astiasaran eta Formatia Flueras taldea
2007 Uztaila 21
Uztaila bukaeran trikitixa eta alboka elkarrekin izango ditugu Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien eskutik. Formatia Flueras taldeak berriz Moldaviako doinuak ekarriko dizkigu.
-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Inazki taldea eta Dani García de la Cuesta
2007 Maiatza 12
Udaberri honetan Lapurdiko Inazki taldea eta Asturias aldetik datorren Dani García de la Cuesta izango ditugu Ergoiengo Auzokalte elkartean arratsaldeko 6:30tan.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo eta Italiako Suoni della terra
2007 Urtarrila 13
Urte berria hasteko Bizkaitik alboka, panderoa eta ahotsa erabiltzen dituzten Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo izango ditugu. Beraien saioaren ondoren Italiako doinuak entzuteko aukera izango dugu Suoni della Terra bikoteari esker.
-
Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iruñako udal txistulariak eta 21 BOTOI bikotea
2006 Urria 28
Iruñako txistulariek eta Marinette Bonnert eta Pere Romaní-k osatutako 21 BOTOI bikoteak 18:30etan hasiko dute kontzertua Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.
-
Kontzertuak
2006 Uztaila 01
Kontzertua Auzokalten izango da, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko 18:30-etan. Kontzertuaren ondoren afaria izango da kontzertuan parte hartu duten musikariekin.
-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Jon Bergaretxe abeslari oiartzuarra eta Dulzaineros del Bajo Aragón taldea
2006 Apirila 08
Kontzertua Herri Musikaren Txokoaren aldamenean dagoen Auzokalte elkartean izango da eta arratsaldeko 6 t'erditan hasiko da.