-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Zuberoako Mixel Etxekopar eta Venezuelako Ynarhu eta Mao Fermín
2012 Urtarrila 14
Emanaldia Auzokalte elkartean, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko sei t'erdietan hasiko da. Emanaldiko sarrera doan da.
-

Kontzertuak
2011 Urria 15
AZKEN ORDUA (2011.10.07) Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean inguru honetan egin behar zuen jira, tartean Herri Musikaren Txokoan eman beharreko kontzertua. Horren aurrean, haien partez kontzertuan beste musikari bat izateko aukera sortu da: Daniel Peral rabelista kantabriarra.
Kontzertua 18:30tan hasiko da Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean. Emanaldiak bi orduren bueltan iraungo du eta ondoren, leku berean, afaria izango da musikariekin. -

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Euskal Herritik Oiassoko Baskoiak eta Italiatik Ludi Scaenici
2011 Uztaila 16
Kontzertua Irungo Oiasso Erromatar Museoarekin antolatutako Herri Musika Jardunaldien egitarauan sartzen da eta Arditurri meategian izango da 20:00tan.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Euskal Herritik Mugarik Ez taldea eta Georgiako Urmuli boskotea
2011 Apirila 16
Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean antolatu dugun kontzertua KORRIKAren kultur egitarauren barruan sartzen da eta, hasera batean erabakita zegoena aldatuz, Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da 18:30etan.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Gernikako Marijesiak eta Kataluniako Ministrils del Raval
2011 Otsaila 05
Urte berrian ospatuko da neguko kontzertua.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Hernaniko Dultzaineroak eta Errioxako Amaya, Carlos y Daniel hirukotea
2010 Urria 09
Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean kontzertua 18:30etan hasiko da. Talde bakoitzaren emanaldiak ordu bat iraungo du gutxi gora behera.
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Oiartzungo Gorka Zabaleta eta Eider Zabaleta eta Aragoiko La Chaminera bikotea
2010 Uztaila 03
Euskal Herriko musika Gorka Zabaleta eta Eider Zabaleta oiartzuar gazteek kantatuko dute. La Chaminera bikoteak berriz Aragoiko doinu eta erritmoak joko dituzte.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi eta Eskoziako John Stewart
2010 Maiatza 08
Negua joan da eta udaberriak kontzertu berri bat dakar. Euskal musika Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi abeslari bikoteak ekarriko du. Atzerriko musika berriz Euskal Herrian bizitzen hainbat urte daramatzan John Stewart gaitero eskoziarrak emango du.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Dultzaineroak eta Anelís, Patricia eta Marta Asturiasko pandereterak
2010 Urtarrila 30
Negu honetako kontzertua urte berrian izango da.
-

Kontzertuak
2009 Urria 17
Udazkenean Nafarroako Mielotxin taldeko hiru musikari eta Tarragonako Roser eta Pere Olivé eta konpainia entzuteko aukera izango dugu Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.