-
Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Amaia Zubiria eta Edorta Amurua. Galiziatik Pablo Carpintero Trio
2012 Urria 06
Emanaldia arratsaldeko 18:30etan izango da Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean. Sarrera 5 eurotan izango da, eta afaltzen gelditu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte (prezio horretan kontzertua ere sartzen da).
-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Euskal Herritik Joseba Tapia eta Andaluziatik Trasiego
2012 Ekaina 30
Joseba Tapiak kontzertu honetan Eta tira eta tunba diskoa osatzen duten Karlistadetako abestiak plazaratuko ditu. Trasiego hirukoteak berriz, Behe Andaluziako herri musika gerturatuko du Oiartzuna.
-
Kontzertuak
Kontzierto didaktikoa: Trasiego
2012 Ekaina 30
Altzibarko festak direla eta, eguerdiko 12:00tan haurrei zuzendutako kontzertu didaktikoa Altzibar auzoko plazan emango du Trasiego hirukoteak.
-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon eta Valladolideko Paco Diez
2012 Ekaina 02
Kontzertua Soinuenea - Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalten izango da 18:30tan. Oraingo honetan, lehenengo aldiz, kontzertua entzuteko 5 euro ordaindu beharko dira. Afaltzen geldituko direnek 20 eurotan izango dute sarrera eta prezio horretan kontzertura sartzeko aukera ere izango dute.
-
Kontzertuak
Kontzierto didaktikoa: Juan Mari Beltran eta Fernando Jalon
2012 Ekaina 02
Eguerdiko 12:00tan haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa emango dute Juan Mari Beltran eta Fernando Jalonek Soinuenea - Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean. Sarrera doan izango da.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Zuberoako Mixel Etxekopar eta Venezuelako Ynarhu eta Mao Fermín
2012 Urtarrila 14
Emanaldia Auzokalte elkartean, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko sei t'erdietan hasiko da. Emanaldiko sarrera doan da.
-
Kontzertuak
2011 Urria 15
AZKEN ORDUA (2011.10.07) Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean inguru honetan egin behar zuen jira, tartean Herri Musikaren Txokoan eman beharreko kontzertua. Horren aurrean, haien partez kontzertuan beste musikari bat izateko aukera sortu da: Daniel Peral rabelista kantabriarra.
Kontzertua 18:30tan hasiko da Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean. Emanaldiak bi orduren bueltan iraungo du eta ondoren, leku berean, afaria izango da musikariekin. -
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Euskal Herritik Oiassoko Baskoiak eta Italiatik Ludi Scaenici
2011 Uztaila 16
Kontzertua Irungo Oiasso Erromatar Museoarekin antolatutako Herri Musika Jardunaldien egitarauan sartzen da eta Arditurri meategian izango da 20:00tan.
-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Euskal Herritik Mugarik Ez taldea eta Georgiako Urmuli boskotea
2011 Apirila 16
Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean antolatu dugun kontzertua KORRIKAren kultur egitarauren barruan sartzen da eta, hasera batean erabakita zegoena aldatuz, Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da 18:30etan.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Gernikako Marijesiak eta Kataluniako Ministrils del Raval
2011 Otsaila 05
Urte berrian ospatuko da neguko kontzertua.