-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Portugalgo, Gaztela eta Leongo eta Euskal Herriko herri musikaren topaketa
2016 Iraila 03
-
Kontzertuak
Kontzertua: Europar danbolinteroen hiru eredu
2016 Iraila 02
Kontzertua 20:00tan izango da Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian. Azken orduko aldaketak markatuta ageri dira.
-
Kontzertuak
Kontzertu didaktikoa: Mallorcako Xeremiers de Muro
2016 Apirila 23 - 2016 Apirila 23
Haurrei zuzendutako saio hau goizeko 11:00tan izango da Soinuenean.
-
Kontzertuak
2016 Apirila 23 - 2016 Apirila 23
Kontzertua Soinuenearen alboan dagoen Auzokalte elkartean izango da arratsaldeko 18:30etan. Sarrerak 5 eurotan egongo dira kontzertuko egunean eta 4 eurotan apirilaren 22 arte Soinuenean. Horretaz gain, kontzertuaren ondoren afaria izango da eta bertan geratu nahi duenak 20 eurotan izango du salgai kontzertu eta afarira joateko aukera ematen duen txartela (erreserba egiteko deitu edo idatzi Soinueneara).
-
Kontzertuak
Kontzertu didaktikoa: Makilak Euskal Dantzetan
2015 Abendua 26
Goizeko 11:30etan Soinuenean familian ikasi eta aritzeko Xoxote Bandako musikariak ariko dira.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Xoxote Banda gipuzkoarra eta Anabel Santiago asturiarra
2015 Abendua 26
Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian ariko dira 18:30etan. Kontzertuko sarrera 5 eurotan egongo da salgai.
-
Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iparraldeko BBAX eta Txileko Grupo Kañachama
2015 Urria 17
Arratsaldeko 18:30etan Oiartzungo Ergoien auzoan dagoen Auzokalte elkartean, Soinuenearen ondoan, izango da kontzertua. Sarrera 5 eurokoa izango da. Udazken honetan ere bi talde izango dira kontzertuan. Euskal Herriko iparraldetik datorren hirukotea dugu BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak). Mirentxu Agerre (panderoak), Marie Hirigoien Bidart (zeharkako flauta) eta Pantxix Bidart (gitarra eta cavaquinhoa) dira hirukote honetako partaideak eta soinu-tresnak hiruen kantua laguntzeko erabiltzen dituzte.
Atzerriko musika dakarrena KAÑACHAMA taldea izango da. Taldea gaur egun Iruñean bizi diren Kristian Guerrero eta Héctor Guerrero txiletarrek eta Javier Ignacio Larrayoz “Larri” nafarrak osatzen dute. -
Kontzertuak
Kontzertu didaktikoa: Txileko musika herrikoia
2015 Urria 17
Goizeko 11:30etan izango da haurrei zuzendutako kontzertua.
-
Kontzertuak
Dantza tailerra: Bretainiako dantza herrikoiak
2015 Uztaila 04
Eguerdiko 12:00etan Oiartzungo Done Eztebe enparantzan, Kontsejupean, izango da.
-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Aiko taldea eta Bretainiako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikotea
2015 Uztaila 04
Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe enparantzan izango da arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua irekia izango da, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Etorri, musikarekin gozatu eta gogoa izanez gero dantza egitearekin nahikoa izango da.