Fitxa osoa

Herri musika eta herri dantzak duten izaera sortzailea berrindartuz bizi-bizirik mantentzea, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Herri Musikaren Txokoaren kezka nagusienetakoa da, beste askorenaren moduan noski. Hau oso zaila izango da ordea, ikasteko eta formakuntzarako transmisio sistema egokiak asmatzen eta erabiltzen ez badira. Herriaren eguneroko bizitzan ez dute hauek nahi eran jarraitzerik hezkuntza sarean dauzkagun era ezberdinetako ikastetxeek zein metodo darabiltzaten eta egitarauetan gai honi zer nolako garrantzia eta tratamendua ematen zaion kontuan hartzen ez bada. Hori dela eta, Herri Musikaren 3. Jardunaldiak antolatzeko, Ikastolen Federazioari gai hauxe proposatu genion. Eta honela gatoz hiru erakundeak elkarrekin "Herri musika eta dantza hezkuntza sarean" nola dauden eta nola dabiltzan aztertzeko asmoz.

Aurrekoetan bezala, 3. Jardunaldietarako mintegi eta tailerretan gai honetan eskarmentu handia duten profesional eta arlo ezberdinetako euskal aditu eta jakintsuen gidaritza izango dugu batetik. Bestetik berriz, gaur egun jorratzen diren heziketa sistema ezberdinen emaitzak ezagutzeko aukera paregabea izango dira, herri dantza eta musikaren inguruan, larunbateko jaialdia eta igandeko erromeria. Bestalde, eta gure orain arteko joerari eutsiz, kanpo aldera leiho bat ere ireki nahi izan dugu, oraingo honetan Kataluniako esperientzia ezagutuko dugularik bertako ?Aula de la Música Tradicional i Popular de Catalunya? eskolaren bitartez. Hauek mintegian, jaialdian eta erromerian parte hartuko dute.

EGITARAUA

Larunbata, 27:

10:00-14:00 Auzokalte aretoan MINTEGIA

Emilio X. Dueñas: Dos experiencias en el campo de la formación: De "Haur folklore ikastaroa" a "Contribución al folklore infantil".

Iñaki Eguren: Musika eskolatik plazara: Hernaniko esperientzia herri musika jole berrien ibilbidean.

Kontxi Aizarna: "Xirula mirula" haur musika eskola.

Mendigaña Gorostiaga (Ostadar Proiektua): "Material didaktikoaren proposamena DBHrako musika arloan".

Joan Serra i Ma. Antònia Pujol: La danza catalana en la enseñanza primaria

Joan Serra: Una experiencia de post-grado universitario: el Graduado en Danza para Maestros de Primaria.

Moderatzailea: Iñaki Irigoien

14:00 Bazkaria Oiartzungo Lartaun Elkartean

16:00 MAHAI INGURUA (Herri Dantza Eskolak)

Jon Maia: Errenteria Musikal Musika eta Dantza Eskola

Josu Larrinaga: Lo sencillo es también educativo.

Jon Fernandez: Gasteizko Udal Folklore Akademiako dantza irakaskuntza..

Carme Balagué: La danza tradicional en el Aula de Música Tradicional i Popular. La experiencia del Aula en Tortosa y la recuperación de la jota en las Terres de l'Ebre

Moderatzailea: Iñaki Irigoien

18:00 HERRI MUSIKAREN TXOKOAri bisita

19:00 Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian HERRI MUSIKA - HERRI DANTZA JAIALDIA

Ikastola-Eskoletako dantza ataldeak: Oiartzungo Haurtzaro Dantza Taldea, Basurtoko Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Dantzari Dantza eta Gorulari, Gasteizko Eguzki lore taldea eta Armentia Ikastolako taldea, Otsagiko Grupo de Danzas 'Txiki' Nuestra Señora de Muskilda, Grupo de danza del Aula de Música Tradicional i Popular en Tortosa (jóvenes músicos i 'dansaires')

21:00 Haurtzaro Ikastolan parte hartzaileen afaria

Igandea, 28:

10:00 Tailerrak irakasle eta dantza monitoreentzat

Josu Larrinaga: Xalotzea ere hezitzea da. Lo sencillo es también educativo.

Patxi Perez: Iparraldeko jauziak.

Mª Antònia Pujol: Taller dirigido a maestros/as, monitores i dantzaris sobre como aplicar la danza tradicional en los distintos niveles de la educación primaria.

14:30 Oiartzungo Girizia Elkartean Bazkaria

17:00 Doneztebe Plazan ERROMERIA

17:00 Oiartzungo Bertso eta Trikitixa Eskolak

17:30 Hernani eta Igeldoko Txistulariak

18:00 Bizkaiko Albokariak

18:30 Grupo del Aula de Música Tradicional i Popular en Tortosa (jóvenes músicos i 'dansaires')

19:00 Alkarkide Txaranga

19:30 Bizkaiko Gaiteroak Bukatzeko Lizarrako Larrain Dantza

Antolatzaileak: HERRI MUSIKAREN TXOKOA, EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA, EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOA

Babeslea: OIARTZUNGO UDALA

Colaboración del Departamento de Cultura de la Generalitat, a través del Aula.

Laguntzaileak: Auzokalte Ergoiengo Auzo Elkartea / Lartaun Elkartea / Girizia Elkartea / Haurtzaro Ikastola / Oiartzungo Bertso Eskola / Oiartzungo Trikitixa Eskola

Irudi galeria