- Bilduma mota:
- Soinu-tresnak
- Zenbakia:
- 674
- Jatorria:
- EUROPA -> ARAGOI
- Egilea / emailea:
Fernando Jalón Jadraque; Alberiteko soinu-tresna egilea. Aragoiko modelo zaharrak kopiatuz. Oihalezko soinekoa, originala kopiatuz, Donostiako jostun batek egina da.
- Soinu tresnak:
GAITA; BOTO
- Klasifikazioa:
- Aerofonoak -> Mihiak -> Xirolarruak
- Kokapena:
- Erakusketa; aerofonoak
- Eskurapenaren azalpena:
- Erosia; Egileari erosia.
- Deskribapena:
Aragoiko xirolarru motakoa da, larruzko zagiduna. Haize-puzkaria ezpelezkoa da eta puntan adarrezko errefortzua du. Ronkoi handia 3 zatitan egina dago, ezpelez. Zura tako bati punteroa eta ronkoi txikia lotuak daude. Punteroak tutu konikoa du eta tonu aldaketarako 8 zulo ditu (7 aurrekaldean eta 1 atzekaldean); behekaldean beste bi zulo ditu. Ronkoiak kanaberazko mihi bateko fitak ditu eta punteroan mihi bikoitzeko pita. Ronkoiek eta haize-puzkariak letoizko eraztunak dituzte. Geroago (1999), tradizioz larruak gainetik eramaten duen kolorez eta lorez margotutako telazko soinekoa jarri zaio.
- Materialak:
- METALA; LETOIA
ZURA; EZPELA
- Neurriak:
- L.: 67 (Ronkoi handia) / L.: 26 (Punteroa -takotik kanpoaldera-)