-
Bestelakoak
Hernaniko VIII. Txistulari Jaialdia
2012 Martxoa 24 - 2012 Martxoa 25
Euskal Herriko Txistulari Elkartea, Hernaniko Udal Txistulari Bandak eta Hernani Musika Eskola Publikoko Txistulari Taldeak Hernaniko Udalaren babesarekin antolatutako jaialdiaren egitaraua martxoaren 24 eta 25 artean izango da.
-
Bestelakoak
Soinu-tresnen argazki erakusketa Oiartzunen
2012 Otsaila 01 - 2012 Otsaila 29
Erakusketa Mendiburu kalean dagoen Garmendia Txokolategian egongo da ikusgai otsailak irauten duen artean.
-
Bestelakoak
Albokarien Hernaniko 18. Topaketa
2011 Urria 07 - 2011 Urria 08
AZKEN ORDUA (2011.10.07) Antolatzaileek jakinarazi dutenez, urriaren 8an goizeko 10:30etan Hernani Musika Eskolan izatekoa zen Alboka MIDIaren aurkezpen tailerra bertan behera geratu da aurkezpena egin behar zuen pertsona gaixo dagoelako. Honenbestez, egitarauan tailerraren ondoren ageri den kalejira egiteko Hernaniko plazan 11:30etan biltzeko deia egin dute antolatzaileek.
Urriaren 7 eta 8an, ostirala eta larunbata, izango den topaketa Bizkaitik etorritako Adarrots taldearen emanaldiarekin hasiko da. -
Bestelakoak
2011 Maiatza 15 - 2011 Maiatza 21
Txalaparta Festaren zilarrezko ezteiak direla eta, aurtengo egitaraua bereziki aberatsa izango da. Horretarako ohi baino egun gehiagotan banatuko dira ekitaldiak.
-
Bestelakoak
HMbereziak: Venezuelako musikarekin gira-biraka
2011 Apirila 30
Venezuelak Bilbon duen kontsuletxearekin antolatu dugun emanaldi honetan Luis Pino "cuatrista"-k eta Alejandro Calzadilla antropologoak hartuko dute parte.
-
Bestelakoak
Albokarien Hernaniko 17. Topaketa
2010 Iraila 24 - 2010 Iraila 25
Hilabete honen bukaeran izango den albokarien topaketak aurreko urteetako ohitura alde batera utziz bere egitaraua ostiral eta larunbatera pasa du.
-
Bestelakoak
2010 Maiatza 20 - 2010 Maiatza 22
Aurtengo Txalaparta Festa liburu baten aurkezpenarekin hasiko da. Zuzenagoak izateko liburu-CD-DVD bat izango dela esan behar dugu. Juan Mari Beltranek idatzi du liburu hau eta proiektuan parte hartu duen Kepa Ugarterekin batera egingo du bere aurkezpena. Liburua zein den? TXALAPARTA.
-
Bestelakoak
Hernaniko VI. Txistulari Gazteen Txapelketa
2010 Apirila 24
Jaialdia Hernaniko Musika Eskola Publikoko Txistu Taldeak, Hernaniko Udal Txistulari Taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatu dute Hernaniko Udalaren babesarekin.
-
Bestelakoak
Albokarien Hernaniko 16. Topaketa
2009 Iraila 26 - 2009 Iraila 27
Irailaren 26 eta 27an bilduko dira alde ezberdinetako albokariak Hernanin. Edizio hau 2008an joan zitzaigun Eugenio Etxebarria albokari beteranoaren oroimenez ospatuko da. Bera albokarien belaunaldi berrien eredu eta erreferentzi nagusietako bat izan zen.
-
Bestelakoak
2009 Maiatza 21 - 2009 Maiatza 23
Pelex artistak antolatutako HOTSEZ HOTS, txalaparta gaitzat hartzen duen arte erakusketa, maiatzaren 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an ikusteko aukera egongo da. ALDAKETA!!!!!!! Egitarauan erakusketa Pelexek maiatzaren 21ean gidatuko zuela bazegoen jarrita ere, greba deialdia dela-eta aurreratu egin da ekitaldi hau. Maiatzaren 12an izango da ordua eta lekua mantenduz.