-
Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iparraldeko BBAX eta Txileko Grupo Kañachama
2015 Urria 17 /
Arratsaldeko 18:30etan Oiartzungo Ergoien auzoan dagoen Auzokalte elkartean, Soinuenearen ondoan, izango da kontzertua. Sarrera 5 eurokoa izango da.
Udazken honetan ere bi talde izango dira kontzertuan. Euskal Herriko iparraldetik datorren hirukotea dugu BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak). Mirentxu Agerre (panderoak), Marie Hirigoien Bidart (zeharkako flauta) eta Pantxix Bidart (gitarra eta cavaquinhoa) dira hirukote honetako partaideak eta soinu-tresnak hiruen kantua laguntzeko erabiltzen dituzte.
Atzerriko musika dakarrena KAÑACHAMA taldea izango da. Taldea gaur egun Iruñean bizi diren Kristian Guerrero eta Héctor Guerrero txiletarrek eta Javier Ignacio Larrayoz “Larri” nafarrak osatzen dute. -
Kontzertuak
Kontzertu didaktikoa: Txileko musika herrikoia
2015 Urria 17 /
Goizeko 11:30etan izango da haurrei zuzendutako kontzertua.
-
Kontzertuak
Dantza tailerra: Bretainiako dantza herrikoiak
2015 Uztaila 04 /
Eguerdiko 12:00etan Oiartzungo Done Eztebe enparantzan, Kontsejupean, izango da.
-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Aiko taldea eta Bretainiako Yann Pelliet eta Konogan an Habask bikotea
2015 Uztaila 04 /
Kontzertua Oiartzungo Done Eztebe enparantzan izango da arratsaldeko 19:00etan. Kontzertua irekia izango da, ez da sarrerarik ordaindu beharko. Etorri, musikarekin gozatu eta gogoa izanez gero dantza egitearekin nahikoa izango da.
-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Gipuzkoako Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Belda eta Valladolideko Germán Díaz
2015 Maiatza 16 /
Kontzertua arratsaldeko 18:30tan Soinuenearen ondoan dagoen Auzokalte elkartean izango da.