Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Soinuenea >> Bilduma >> Soinu-tresnak
 

Soinu-tresnak

Erakusketaren antolaketa eta sailkapena

soinu-tresnen erakusketaren bitrinak batzuk Euskal Herriko eta kanpoko 1400 soinu-tresnatik gora. Sailkapen talde guztietakoak, eta munduko bost kontinentetakoak.

Soinu-tresnen bildumaren zati batekin erakusketa iraunkorra eta erakusketa mugikorra antolatu dira eta bestea (ikertzaileentzat bisitagarria) ordenaturik biltegian gordeta dago.

Soinu-tresnen erakusketa

Erakusketan 400 tresnatik gora daude. Horien artean badira Euskal Herriko tresnak nahiz munduko kontinente guztietakoak. Tresna horiek ikusteaz gainera, entzun ere egin daitezke hots (audio) sistema baten bidez.

Erakusketa, atalez atal, hemen laburtzen den eran antolatua dago:

  • Aerofonoak: Flautak, Mihien bibrazio bidezkoak (bikoitzekoak, bakarrekoak, libreak, akordeoiak, xirolarruak,...), Ezpainen bibrazio bidezkoak (tronpetak) eta Aerofono libreak.
  • Menbranofonoak: Makilez nahiz eskuz kolpatuak (perkutituak), Igurtzitakoak eta Airearen bidez eragindakoak (mirliton delakoa).
  • Idiofonoak: Zuzenean kolpatuak, Era ez zuzenetan kolpatuak, Punteatuak (malguak) eta Igurtzi edo arraskatutakoak.
  • Kordofonoak: Kolpatutako soka (perkutitua), Pultsatutakoa eta Igurtzitakoa.
  • Musika taldeak Euskal Herri musikan: Txistu taldea, Dultzaina-gaita taldea, Trikitixa, Rondaila-estudiantina, Musika banda,...
  • Hots-jostailuak: (antolatzear)

HERRI MUSIKAREN TXOKOA OIARTZUNEN. MUGARRI 2008. (2-ERAKUSKETA)

Bideo gehiago ikusi (Vimeo.com).

SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons