Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Soinuenea >> Bilduma
 

Bilduma

Soinu-tresnak

Euskal Herriko eta kanpoko 1400 soinu-tresnatik gora daude. Sailkapen talde guztietakoak, eta munduko bost kontinentetakoak.

Soinu-tresnen bildumaren zati batekin erakusketa iraunkorra eta erakusketa mugikorra antolatu dira eta bestea (ikertzaileentzat kontsultagarria) ordenaturik biltegian gordeta dago.

Biblioteka

5800 aletik gora. Musika eta soinu-tresna herrikoei buruz liburu, aldizkari eta era guztietako idazlanak.

Fonoteka

Argitaratutako 4800 aletik gora, LP, kasete eta CD formatuetan. Abeslari eta soinujoleak diren emaileei zuzenean grabatutako ehunka kasete, magnetofoi zinta eta DAT.

Irudi artxiboa

Ehunka argazki eta bideo filmazioak. Argitaratutakoak eta urte askotako bilketa lanean zuzenean egindakoak.

Tailerrak

  • Jose Mari Bilbaok (1886-1977) eta Leon Bilbao (1916-1990) Arteako (Arratia-Bizkaia) albokari ospetsuen albokak egiteko tailerreko material guztia.
  • Tailer berri bat, albokak, pitak, hots-jostailuak eta bestelako soinu-tresnak egiteko eta konpontzeko behar diren gauzekin. 
SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons