Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> H. M. Kontzertuak
 

H. M. Kontzertuak

2007-01-13
HM Neguko kontzertua: Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo eta Italiako Suoni della terra
Urte berria hasteko Bizkaitik alboka, panderoa eta ahotsa erabiltzen dituzten Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo izango ditugu. Beraien saioaren ondoren Italiako doinuak entzuteko aukera izango dugu Suoni della Terra bikoteari esker.
2006-10-28
HM Udazkeneko kontzertua: Iruñako udal txistulariak eta 21 BOTOI bikotea
Iruñako txistulariek eta Marinette Bonnert eta Pere Romaní-k osatutako 21 BOTOI bikoteak 18:30etan hasiko dute kontzertua Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.
2006-07-01
HM Udako kontzertua: Aintzina taldea eta Errioxatik Fernando Jalón eta Javier Soldevillak osatutako bikotea
Kontzertua Auzokalten izango da, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko 18:30-etan. Kontzertuaren ondoren afaria izango da kontzertuan parte hartu duten musikariekin.
2006-04-08
HM Udaberriko kontzertua: Jon Bergaretxe abeslari oiartzuarra eta Dulzaineros del Bajo Aragón taldea
Kontzertua Herri Musikaren Txokoaren aldamenean dagoen Auzokalte elkartean izango da eta arratsaldeko 6 t'erditan hasiko da.
2006-02-04
HM Neguko kontzertua: Joxan Goikoetxea (Hernani) eta Paris- Lazarevitch (Frantzia) bikotea
Aurtengo Negu Kontzertuan,Joxan Goikoetxearen akordeoiaren eta Paris-Lazarevitch bikotearen xirularruen doinuak entzuteko aukera izango dute HM Txokora gerturatzen diren ikusleak, 18.30tik aurrera.
2005-10-22
HM Udazkeneko kontzertua: Ansa Ahizpak (Arano) eta Morellako gaiteroak (Castellon)
Ansa Ahizpen kantuak eta Morella inguruko dultzaina hotsak.
2005-07-02
"Juan Arriola eta Juanjo Otxandorena" (Euskal Herria) eta "Galandum Galundaina" (Portugal)
Juan Arriolaren bibolina eta Juanjo Otxandorenaren bouzoukiaren arteko elkarsaioa alde batetik, eta bestetik Galandum Galundaina taldearen Terras de Miranda inguruko doinuak.
2005-04-23
"Enrique, Ana eta Valentín. Faltzesko Joteroak" (Nafarroako Erribera) eta "Juan Alfonso Fernandez Garcia eta Eva Tejedor Mier" (Asturias)
Faltzeseko hiru joteroak inguruko jotak kantatuko dizkigute, Enriqueren kitarraz lagunduta.
Zanfoña, gaita, ahotsa, panderoa eta damborra entzungo ditugu gero, musikari asturiar hauen eskutik.
2004-12-08
"Pako Eskudero eta Asentsio Barrenetxea"( Oiartzun-Hernani) eta "Xeremiers de Son Roca" (Mallorka-Balearrak)
Pako Eskuderoren akordeoia eta Asentsio Barrenetxearen bateria.
"Xeremiers de Son Roca" bikoteak Balear Uharteetako doinuak joko dituzte.
2004-10-09
HM Udazkeneko kontzertua: Txanbezpel eta Paco Díez


Udazken honetan Lapurdiko Txanbezpel taldea eta Valladolideko Paco Díez izango dira Herri Musikaren Txokoan.


Orria: 7 Guztira: 7 (70 sarrera)
1 2 3 4 5 6  7 
 
SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons