Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> H. M. Kontzertuak
 

H. M. Kontzertuak

2011-10-15
HM Udazkeneko kontzertua: Leire Astiasaran abeslaria Luis Astiasaran soinujolearekin eta Daniel Peral rabelista kantabriarra


AZKEN ORDUA (2011.10.07)



Irlandako The Blackleg Minor taldeak bertan behera utzi du hurrengo astean inguru honetan egin behar zuen jira, tartean Herri Musikaren Txokoan eman beharreko kontzertua.



Horren aurrean, haien partez kontzertuan beste musikari bat izateko aukera sortu da: Daniel Peral rabelista kantabriarra.





Kontzertua 18:30tan hasiko da Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean. Emanaldiak bi orduren bueltan iraungo du eta ondoren, leku berean, afaria izango da musikariekin.


2011-07-16
HM Udako kontzertua: Euskal Herritik Oiassoko Baskoiak eta Italiatik Ludi Scaenici


Kontzertua Irungo Oiasso Erromatar Museoarekin antolatutako Herri Musika Jardunaldien egitarauan sartzen da eta Arditurri meategian izango da 20:00tan.


2011-04-16
HM Udaberriko kontzertua: Euskal Herritik Mugarik Ez taldea eta Georgiako Urmuli boskotea


Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean antolatu dugun kontzertua KORRIKAren kultur egitarauren barruan sartzen da eta, hasera batean erabakita zegoena aldatuz, Ergoiengo Auzokalte elkartean izango da 18:30etan.


2011-02-05
HM Neguko kontzertua: Gernikako Marijesiak eta Kataluniako Ministrils del Raval


Urte berrian ospatuko da neguko kontzertua.


2010-10-09
HM Udazkeneko kontzertua: Hernaniko Dultzaineroak eta Errioxako Amaya, Carlos y Daniel hirukotea
Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean kontzertua 18:30etan hasiko da. Talde bakoitzaren emanaldiak ordu bat iraungo du gutxi gora behera.
2010-07-03
HM Udako kontzertua: Oiartzungo Gorka Zabaleta eta Eider Zabaleta eta Aragoiko La Chaminera bikotea
Euskal Herriko musika Gorka Zabaleta eta Eider Zabaleta oiartzuar gazteek kantatuko dute. La Chaminera bikoteak berriz Aragoiko doinu eta erritmoak joko dituzte.
2010-05-08
HM Udaberriko kontzertua: Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi eta Eskoziako John Stewart
Negua joan da eta udaberriak kontzertu berri bat dakar.
Euskal musika Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi abeslari bikoteak ekarriko du. Atzerriko musika berriz Euskal Herrian bizitzen hainbat urte daramatzan John Stewart gaitero eskoziarrak emango du.
2010-01-30
HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Dultzaineroak eta Anelís, Patricia eta Marta Asturiasko pandereterak
Negu honetako kontzertua urte berrian izango da.
2009-10-17
HM Udazkeneko kontzertua: Nafarroako Mielotxin eta Tarragonako Roser eta Pere Olivé eta konpainia grallers taldea
Udazkenean Nafarroako Mielotxin taldeko hiru musikari eta Tarragonako Roser eta Pere Olivé eta konpainia entzuteko aukera izango dugu Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.
2009-07-04
HM Udako kontzertua: Huelvako Curro el de Escacena danbolinteroa eta Nafarroako Ortzadar fanfarrea
Eguraldiak lagunduz gero kanpokaldean egingo den kontziertoan txaranga bat eta danbolintero bat entzuteko aukera izango da oraingo honetan.
Kontziertoa 18:30tan hasiko da eta horren ondoren musikariekin afaria izango da.
Orria: 5 Guztira: 7 (69 sarrera)
1 2 3 4  5  6 7
SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons