Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> H.M. Jardunaldiak
 

H.M. Jardunaldiak

2007-11-17
HERRI MUSIKAREN VI. JARDUNALDIAK: ALBOKARIEN HERNANIKO XIV. TOPAKETA
Aurten seigarrengoz, Herri Musika Jardunaldiak antolatzen ditu Herri Musikaren Txokoak, oraingoan Hernani Musika Eskola Publikoko herri soinu-tresnen mintegiarekin lankidetzan. Izan ere, alboka hautatu dugu gaitzat jardunaldi hauetarako, eta Hernaniko eskolak 13 urtez antolatu dituen albokari topaketek oinarri ezin hobea eskaintzen dute soinu-tresna honen inguruko zaleak bildu eta beronen egoeraz gogoeta egiteko. Hortaz, 6. Herri Musika Jardunaldiaz gainera Albokarien Hernaniko 14. Topaketa ere izango da ekimen hau.
2006-11-25
HERRI MUSIKAREN V. JARDUNALDIAK: Panderoaren inguruan
Bosgarren Herri Musika Jardunaldiak bi elkarte lagunekin batera antolatuko ditugu: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Pontevedrako Conservatorio de Música Tradicional y Folque de Lalín. Aurrekoetan bezala gai baten inguruan arituko gara bosgarren edizio honetan. Oraingoan herri musikan presentzia oso handia duen panderoa edo pandereta.
2005-11-26
HERRI MUSIKAREN IV. JARDUNALDIAK: Danboliteroen iragana, oraina eta geroa
Aurtengo Herri Musikaren Jardunaldien asmoa, ikuspegi ezberdinetatik danbolinteroen iragana, oraina eta etorkizunari begiratutxo bat egitea da, horretarako Jardunaldi hauek eztabaidarako eta esperientziak ezagutzeko nahiz elkar-trukatzeko eskaintzen duten plaza baliatuz.
2004-11-27
HERRI MUSIKAREN III. JARDUNALDIAK: Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean
Herri musika eta herri dantzak duten izaera sortzailea berrindartuz bizi-bizirik mantentzea, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Herri Musikaren Txokoaren kezka nagusienetakoa da, beste askorenaren moduan noski. Hau oso zaila izango da ordea, ikasteko eta formakuntzarako transmisio sistema egokiak asmatzen eta erabiltzen ez badira. Herriaren eguneroko bizitzan ez dute hauek nahi eran jarraitzerik hezkuntza sarean dauzkagun era ezberdinetako ikastetxeek zein metodo darabiltzaten eta egitarauetan gai honi zer nolako garrantzia eta tratamendua ematen zaion kontuan hartzen ez bada. Hori dela eta, Herri Musikaren 3. Jardunaldiak antolatzeko, Ikastolen Federazioari gai hauxe proposatu genion. Eta honela gatoz hiru erakundeak elkarrekin "Herri musika eta dantza hezkuntza sarean" nola dauden eta nola dabiltzan aztertzeko asmoz.
2003-11-29
HERRI MUSIKAREN II. JARDUNALDIAK: Herri Musika eta Herri Dantza
Herri Musikaren inguruko gaiei buruko azterketak eta gogoetak egiteko sortu zen “Herri Musika Jardunaldiak” izeneko egitasmoa eta 2002ko azaroan Bertsozale Elkartea eta Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean “Herri Musika-Bertsolaritza” gai harturik 1. Jardunaldiak ospatu genituen. Horien balorazio baikorrak bultzatu gaitu bide horretatik jarraitzera eta aurten 2. edizioa antolatzera.

Hasieran esaten genuen bezala, urtez urte gai monografikoa aurkeztu eta jorratuko nahi dugu. Horrela, Herri Musikaren Jardunaldien 2. edizio honetarako HERRI MUSIKA ETA HERRI DANTZA izeneko gaia aukeratu dugu. EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA eta HERRI MUSIKAREN TXOKOAk antolaturik, Oiartzunen, 2003-11-29 eta 30ean ospatuko ditugu.
2002-11-30
HERRI MUSIKAREN I. JARDUNALDIAK: Herri musika-bertsolaritza
Beste gizarte orok bezala, Euskal gizarteak ere, mendeetan zehar bere poz-neke eta sentimenduen adierazle bikaintzat har genezaken herri musika propioa garatu izan du, bertsogintzarekin lotura estuan eta gaur oraindik, bihotzak taupa egiten jarraitzen dio. Ezin esan, ordea, zailtasunik gabeko bidea egiten ari denik, industrializazio garaiak lehenik eta industri osteko garai aldakorrak ahalegin berezia eskatzen du herri musika eta bertsolaritzaren geroratzeak.
Orria: 2 Guztira: 2 (16 sarrera)
1  2 
 
SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons