Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> H.M. Jardunaldiak
 

H.M. Jardunaldiak

2017-03-29
HERRI MUSIKAREN 16. JARDUNALDIAK: KULTUR ONDAREAREN KUDEAKETA ETA HEDAPENA


Jardunaldien egitarauan ageri diren ikastaro, mintegi eta kontzertuetara sarrera interesa duten pertsona guztiei irekia dago, beti ekitaldia hartzen duen gunearen aforoaren araberakoa, eta doakoa da. Bazkariak berriz pertsonako 10 euroren trukean izango dira.


2016-09-02
HERRI MUSIKAREN 15. JARDUNALDIAK: HIRU MUSEO, HIRU MUSIKARI, HIRU HISTORI, HIRU PROIEKTU, HIRU BIZITZA


Azken orduko aldaketak markatuta ageri dira.


2015-11-14
HERRI MUSIKAREN 14. JARDUNALDIAK: DANTZA PLAZAN


Herri Musikaren 14. Jardunaldietako egitaraua osatzen duten saioak azaroaren 14 eta 15ean banatuko dira, larunbata eta igandea. Azaroaren 14ko ekitaldiak Oiartzunen izango dira eta azaroaren 15ekoak Donostian.



Larunbateko MINTEGIAN, igandeko TAILERREAN edo egun horietako BAZKARI batera joan nahi duenak izena eman behar du SOINUENEAn bertara deitu edo idatziz.


2014-11-15
HERRI MUSIKAREN 13. JARDUNALDIAK: INTONAZIOAK eta KANTU TRADIZIONALA
2013-11-12
HERRI MUSIKAREN 12. JARDUNALDIAK: Ikus-Entzunezko Bildumen Kudeaketa


Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak antolatuta Oiartzunen urtero ospatzen diren HM Jardunaldietako aurtengo edizioa "IKUS-ENTZUNEZKO BILDUMEN KUDEAKETA” gaiari buruz izango da.



Herri Musikaren 12. Jardunaldien edizio honen antolaketan, Soinueneak Errenteriako Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren laguntza aparta izan du, bai mintegiaren osaketan, kudeaketan eta parte hartzean.

2012-11-12
HERRI MUSIKAREN 11. JARDUNALDIAK: Herri Musika Bildumak


Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua jarri zaie. Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak Irungo Ikusteko musika-Música para ver eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen laguntzarekin antolatutako jardunaldietan.


2011-07-15
HERRI MUSIKAREN 10. JARDUNALDIAK: Erromatarren eta Baskoi haien musikaren inguruan


Irunen dagoen Oiasso Erromatar Museoarekin elkarlanean antolatutako jardunaldiak izango dira aurtengoak.


2010-11-27
HERRI MUSIKAREN 9. JARDUNALDIAK: Inauterien Joan-Etorria. Emanaldi-prozesuak eta formulak


Inauteria etenik ezagutzen ez duen aldaketan dago. Ez bere zentzuan bakarrik, baita bere formetan, edukietan eta osatzen duten ataletan ere.


2009-11-28
HERRI MUSIKAREN 8. JARDUNALDIAK: Erakundeetako Danbolintero ofiziala
Euskal Herrian aspaldikoa da, "ministril" gisa, Udaletxe, Foru Aldundia eta bestelako erakunde ofizialekin lotura zuzena duen musikari mota hau.
2008-11-29
HERRI MUSIKAREN 7. JARDUNALDIAK: Kanpaiak eta ezkilak
Azaroaren azkeneko asteburuan, azaroak 29 eta 30, ospatuko diren 7. Herri Musikaren Jardunaldiek kanpaiei buruz gehixeago jakiteko aukera emango digute. Haiei dagozkien alde ezberdinak azalduko dituzte Euskal Herriko eta Valentziako hainbat adituk, horien artean lekuaren arabera aldatzen diren jotzeko zenbait era entzuteko aukera izango da.
Orria: 1 Guztira: 2 (16 sarrera)
 
 1  2
SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons