Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> Beste ekitaldiak >> HM tailerra: Sehaska kantak
 

2017-03-18 - HM tailerra: Sehaska kantak

Ekitaldia iragartzen duen kartela


Arratsaldeko 17:00etan elkartuko gara Soinuenean.



Alaitz Guridik eta Arantxa Ansak oraingo honetan haur txikiei eta haien gurasoei zuzendutako tailerra prestatu dute. Abestuko duten egitaraua sehaska kantek osatuko dute bere osotasunean. Zein helbururekin? Ba, etxeko goxotasunean haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzekoarekin, eta batez ere etxeko helduak, guraso eta aiton-amonak, berriro ohitura hori berreskuratzeko bidean jartzekoarekin. Izan ere, bozgorailu batetik ateratzen diren abestiek ez dute haurrarengan bera babesten duen helduak abesten duenean eskaintzen diona ematerik.


SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons