Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Ekitaldiak >> H.M. Jardunaldiak >> HERRI MUSIKAREN 11. JARDUNALDIAK: Herri Musika Bildumak
 

2012-11-12 - HERRI MUSIKAREN 11. JARDUNALDIAK: Herri Musika Bildumak

Herri Musikaren 11. Jardunaldiak

Ikusteko Musika - Entzuteko Artea erakusketaren aurkezpena Oiartzungo Udaletxea


Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua jarri zaie. Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak Irungo Ikusteko musika-Música para ver eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen laguntzarekin antolatutako jardunaldietan.



EGITARAUA





Azaroak 12, astelehena

19:30: Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian José Luis Loidi & Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketaren inaugurazioa. Ekitaldi honetan biltzaileek bisita gidatua eskainiko dute.



Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa azaroak 24 arte 17:00 eta 19:30 artean zabalik egongo da.



Azaroaren 18an, igandea, goizeko 10:30 eta 14:00 artean zabalduko da.



Azaroak 16, ostirala

19:30etan Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian Kepa Ugarte eta Juan Mari Beltranek 2008an egindako HM Txokoa Oiartzunen DVDaren proiekzioa. Lan honetan irudi eta hotsen bitartez Soinuenearen sorrera, bilakaera eta gaur egungo jardueren  aurkezpen orokorra ageri da.





Azaroak 17, larunbata

10:00etan Oiartzungo Udalaletxeko Areto Nagusian: MINTEGIA

•    10:00: Ikusteko Musika bildumaren historia. José Luis Loidi & Lourdes Yarza.

•    10:45: Soinuenea - Herri Musikaren Txokoako bilduma. Juan Mari Beltran Argiñena.

•    11:30: Atsedenaldia.

•    12:00: Xixongo Museoko bilduma. Alfonso Fernández García.

•    12:45: Gure herri musikaren hots eta irudiak-Ortzadar Taldeko Herri Musika Bildumak. Ana Telletxea & Mikel Lasarte.

•    14:30: Bazkaria.

•    16:00: José Luis Loidi & Lourdes Yarzaren Ikusteko Musika bildumaren biltegian bisita (12 bisitarira mugatua).

•    17:30: Mahai ingurua. Bertan José Luis Loidi, Lourdes Yarza, Alfonso Fernández, Emilio Xabier Dueñas, Ana Telletxea, Mikel Lasarte eta Juan Mari Beltran (moderatzailea) izango dira.

•    19:00: HERRI MUSIKA FILMAZIOEN PROIEKZIOA

    Lesakako Sanferminak (E.X. Dueñas/L.F. Gonzalez)

    Los músicos tradicionales asturianos en 100 años de fotografía (Muséu del Pueblu d'Asturies)

    Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen historia (Ortzadar Euskal Folklore Elkartea)



Azaroak 18, igandea

•    10:30: Oiartzun. Elizalde auzoan. Euskal herri soinu-tresnak kalez kale

•    12:30: Kontzejupean Euskal herri soinu-tresnak kontzertua. Bertan izango dira Jon Ansorena txistularia, Gaiteros de Estella-Lizarrako Gaiteroak eta Hernaniko musikari laukotea.

•    14:30: Ergoiengo Auzokalte Elkartean. Bazkaria

•    16:30: Soinuenean. Soinuenea-Herri Musikaren Txokoaren laguntzaileei omenaldia. Herri Musika Festa.


Pdf fitxategia  Izena emateko formularioa [.pdf]

Pdf fitxategia  Azaroaren 18ko kontzertuko egitaraua [.pdf]

SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons