Edukira joan | Menu nagusira joan | Saltar a la secciones

Hasiera >> Denda >> DVD >> SOINU-TRESNAK EUSKAL HERRI MUSIKAN
 

SOINU-TRESNAK EUSKAL HERRI MUSIKAN

Erreferentzia:
HMZ-SS-928-2010-DVD
Izenburua:
SOINU-TRESNAK EUSKAL HERRI MUSIKAN
Egilea/Emailea:
Emaile ezberdinak
Urtea:
2010
Argitaletxea:
Herri Musika Zaleak
Salneurria:
15 € (BEZ barne)


ORAIN AZPITITULUAK AUKERA DAITEZKE: EUSKARA, GAZTELERA, FRANTSESA, INGELESA, KATALANA, GALEGOA.



Helburu zabala eta era berean zehatza genuen 1980ko hamarkada hasieran proiektu hau aurkeztu genuenean:

Euskal Herriko berezko musikan gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egin nahi genuen, bai eta soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak eman ere.

Soinu-tresna horien bitartez, orokorrean eta bere partikulartasunetan, gure herriko eskualde eta txoko ezberdinetan bizirik jarraitzen zuen euskal herri musika aurkeztu nahi genuen.

Hotsak, joerak, estiloak, musika motak, soinu-tresna taldeak, funtzioak, inguruak, paisaiak… hau dena hots eta irudien bitartez erakutsi nahi genuen.



1984 eta 1985 artean herriz herri euskal lurralde ezberdinetan ibili ginen musikari apartak ezagutzen, ezezagunak ziren berezko musika bizi haiek, zaharrak eta era berean berriak, freskoak, erakargarriak, aberasgarriak… guzti hura grabatzen, filmatzen, eskuratzen.



Hots eta irudi lan dokumental hau egiteko soinu-tresna bakoitza ongi ezagutzen zuten joleengana hurbildu ginen.



Zorionez, urte haietan oraindik bizirik eta jotzen ari ziren XX. mende hasieran ikasi eta jotzen hasi ziren musikari batzuk, eta noski, hauek aurreko belaunaldien iturrietatik edan zutenak ziren.



Orain dela 30 urte baino gehiago egindako jatorrizko bertsioa hura, orain AZPITITULUEKIN lagunduta, DVD formatuan berrargitaratu da. Modu honetan, jatorrizko bertsioa erabilgarriagoa, ulergarriagoa eta baliogarriagoa izango da.


Oiartzungo udala Oiartzungo
udala

Juan Mari Beltran Argiñena bilduma J.M. Beltran
Argineña
bilduma

SOINUENEA
Tornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN - Tel/Fax 943 493 578 - soinuenea@soinuenea.eus
Irisgarritasuna | XHTML 1.0 | CSS 2 | WAI-AAA | TAW 3 | Creative Commons Licencia de Creative Commons